Slide background

Gure Historia

1890. urtean, arrainaren salerosketan hasi zen familia baten kide gara. Donostiako kaian jaiotako arrain-saltzaileen hirugarren belaunaldia da gaur egungoa, arrain eta itsaskiak saltzen 120 urte baino gehiago daramana, handizkakoan eta minorrean.

Arrandegi zoragarri hau Donostiako San Martin merkatuaren beheko solairuan kokatzen da eta bertako agintariak Maite, Jose Luis eta Ivan Sotero anai-arrebak dira, bere bezeroei itsasoaz bestaldeko arrain, molusku, itsaski eta krustazeorik onenak gerturatzeko goizean goiz jaikitzeaz arduratzen diren hirugarren belaunaldia.

Amonak merkatu zaharrean egiten zuen lan, materia saskietan eta kaxetan eramanaz, argirik eta telefonorik gabe, negozioa igandeetan eta jai egunetan ere irekitzen zuelarik.

Hainbesteko lanaren emaitza gaurko postuan nabaritzen da, ederrena eta xarmantena. Hegaluzea, atuna, txitxarroa, begihandia, antxoak, bisigua, erregea, muxarra, legatzak, izkirak, nekorak, kokotxak… jatetxe esanguratsuenen eta Mitxelin izarrik onenen hornitzaileak dira.

Goizean goiz joanez gero, askoz hobeto, bitxi preziatuenak aukeratu eta Soterotarrekin hitz egiteko aukera izango duzue, arrainen inguruan asko dakite eta.

San Martin Merkatua

Contact Us

No estamos en todo momento. Pero usted puede enviarnos un correo electrónico y nos pondremos en contacto con usted, lo antes posible.